2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena

ORIO 2018


Ekainean Oriora joan ginen kurtso amaierako txangoa egitera. Ederki ibili ginen hango parkeetan jolasten!

GORPUTZA ZAIN DEZAGUN


1.mailan, gure gorputza zaintzeko ohitura egokiak landu genituen eta askari osasuntsua prestutu ere bai. Begira, begira ! Bai goxo zegoela dena !

OIASSO


Apirilaren 25ean, Iruneraino joan ginen, Oiasso Erromatar Museoa ezagutzera.
Bertan, erromatarren gariko eraikuntzak maketatan ikusi genituen, etxeko tresnak, haien bizimodua ezagutu genuen, umeen jolasak eta haien moduan jazteko aukera ere izan genuen antzerkitxo bat egiteko. Dotore gaude, ezta?





EKAIN BERRI

Urtarrilaren 25ean, Ekain Berrrira joan ginen  Euskal Herriko lehen gizakien bizimodua eta ohiturak ezagutzera. Kobazulo ilunak beldur apur bat ematen zuen, baina ederki pasatu genuen. Gainera, haiek bezala margotzen saiatu ginen . Ikusi!
Gero, ikastolan, 1. mailakook gure kobazuloa prestatu genuen.



SAN ANDRES EGUNA

San andres egunean, abestu, taloa txorizoarekin jan, euskal kiroletan parte hartu eta gelan jolasteko aukera izan genuen. Bai egun polita!






LEHENENGO MAILAN GAUDE!

Kurtso hasieran gure Denboraren Makina prestatu genuen, Maddalen eta Ferminen antzera beste toki eta garai batzuetara bidaiatzeko.

SAN ANDRES eguna

SAN ANDRES eguna